Sukaldaritza saioa egingo dute azaroaren 9an

04.11.2019

Kirikino Atseden Taldearen irudia
Kirikino Atseden Taldearen irudia

Azaroaren 9an izango da ikasturteko lehenbiziko sukaldaritza saioa, eta  Laudioko Zubiko etxean izango du leku. Ohikoan bezala, 11:30etan emango zaio hasiera saioari eta 16:00etan amaiera.

Aurreko egunean baratzeko txangoan jasoko dituzten baratzeko elikagaiak sukaldatuko dituzte besteak beste larunbat goizean zehar.

Izen ematea

Jarduera honetan izena eman ahal izateko azken eguna azaroaren 8a izango da, eta izenemateakirikino@gmail.com helbidera mezu bat bidaliaz edo hemen klik eginez ere eman ahal izango da izena.

Bazkideek 8€ ordaindu beharko dituzte, bazkideak ez direnak aldiz, 10€ ordaindu beharko dituzte.