Azaroaren 8an burutuko dute kirikinoren baratzera hurrengoko txangoa

11.10.2019
Kirikino Atseden Taldearen irudia
Kirikino Atseden Taldearen irudia

Arratsaldeko 17:30etan emango diote hasiera txangoari, Laudioko Ugarte auzoko plazan, bertan ere amaituko da, 19:00etan.

Berrikuntzekin datoz txangoak, izan ere, haurrak joateaz ez ezik, gazte zein helduak ere bertaratzeko aukera izango dute. Taldean, banaka zein familian, ingurune natural batean arratsaldea pasatzeko aukera eskaintzeko asmoarekin gauzatu du atseden talde laudiorrak berrikuntza.

Aurreko otsailean berritutako proiektuan elikadura hildoan urratsak ematen jarraitzeko bidean, datozen hilabeteetan jarraipena ematen jarrituko dute baratzeko txango, larunbatetako baserritar azoka zein sukaldaritza tailerrei.

Izen ematea

Azaroren 7ra arte gauzatu ahal izango da izen ematea. Horretarako bi aukera izango dira, izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaltzea edo hemen klik eginez izena ematea.

Bazkideak diren kideek 2€ ordaindu beharko dituzte. Bazkide ez diren horiek, aldiz 4€. Plaza kopurua mugatua izango da eta zalantzak 688726665 zenbakian erantzunak izango dira.