Santa agedari kantatauz, lurra kolpeka esnatuz

20.01.2020

Datorren otsailaren 4an, Kirikino taldeak Santa Ageda egunaren bezperan, kantatzera joateko gonbitea zabaldu nahi die haur, nerabe, gazte zein helduei.

Bi hitzordu nagusi finkatu dituzte horretarako. Lehenak otsailaren 2an du leku, Basalarrinan, hain zuzen ere, kantaldirako entsegua egingo dute, 17:00etatik aurrera. Komenigarria izango da makila eramatea. 

Bigarrena, otsailaren 4an izango da, asteartea izanik, 17:45etan elkartuko dira Kirikinorekin batera abestera aurrez izena eman duten lagunak, Basalarrina elkartean. Horrela, kantaldiari ekingo diote, Laudioko kaleetan zehar murgilduz.

19:00etan berriz, txokolate beroarekin epelduko dituzte eztarriak herriko plazan.

Izen ematea eta zalantzak

Edozein etorri ahal izango da kantaldian parte hartzera eta gozatzera. Izena emateko, izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita edo hemen klik eginez eman daiteke. Horretarako azken eguna urtarrilaren 31a izango da, zalantzak 688726665 zenbakian argituak izango dira.