Otsailaren 14tik 16ra bitarean egingo dute Neguko egonaldia Tertangan

10.01.2020
Tertangan egingo dute neguko egonaldia otsailaren 14tik 16ra bitartean. Irudia: kirikinotaldea.eus
Tertangan egingo dute neguko egonaldia otsailaren 14tik 16ra bitartean. Irudia: kirikinotaldea.eus

Kirikinok neguko Tertangako egonaldia prestatu du otsailerako, 14, 15 eta 16 egunetan gauzatuko da jarduera Amurrioko inguruetan.

2006 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrei zuzendutako jarduera da. Honetan, euskara ardatz izanik, sukaldaritza, ginkanak, jolas kooperatiboak, ingurunearen ezagutza edo Kirikino Irratia bezalako jardueran izango dira besteak beste, haurren nahiei erantzunez.

Izen ematea eta prezioa

Izena emateko, ohikoan Kirikinok baliatzen dituen bideak izango dira. Alde batetik, posta elektroniko bidezko mezua bidali ahal izango da izenemateakirikino@gmail.com helbidera edo hemen klik eginez eman ahal izango da izena ekintzan parte hartzeko.

Otsailaren 9a, igandea, izango da izena ematako azken eguna eta zalantzak argitzeko, 688726665 zenbakia dago erabilgarri.

Prezioari dagokionez, 2020ko Kirikinoren proiektuko bazkideek 55 euro ordaindu beharko dituzte, aldiz, proiektura bazkidetuta ez dauden pertsonentzako 60 euroko balioa izango du egonaldiak.

* Bazkidetzaren inguruko informazio gehoago hemen klik eginez