Baratzea ezagutzera emateko ate-irekiak egingo dituzte igande arratsaldean

30.09.2020

Iragan igandean Laudioko plazara jaitsi zituen baratzeko lantaldeeak ortuaren gaineko erabakiak, asanblada irekia eginez. Asanbladatik urrats bat aurrera egiteko asmoz eta lantaldea zein proiektua ezagutzera emateko, baratzeko ate-irekiak egingingo dira urriaren 4an 17:30etan baratzean bertan.

Parte hartzeko eta segurtasun neurriak bermatzeko, izena ematea beharrezkoa izango da, horretarako hurrengo inprimakia betez:

Udazkeneko auzolana

Zita probestuta, lantaldeko kideek ordutegi berdinarekin auzolana egitea aurreikusi dute, sasoiko azken barazki eta fruituak jaso eta espazioa atontzen jarraitzeko lanekin aurrera egiteko.

Auzolanean parte hartzeko ere parte-hartze inprimakia bete beharko da, goiko botoian.