Bideo rallya larunbatean Aldai plazan amaitu genuen, giro paregabean

26.09.2022

Bideo rallyen lehiaketa antolatu genuen irailaren 22tik 24ra bitartean, aisialdia abiapuntu gazteak euskarara hurbiltzeko eta egungo tendentziak uztartzeko jarduera gisa. Guztira 5 lan aurkeztu ziren eta baita sari ederrak banatu ere.

Guztira bost lan aurkeztu ziren lehiaketara, haien artean nahiko ezberdinak gehienak. Larunbat egurdian Laudioko Aldaikorreka plazan elkartutako publikoak ebatzi zuen bideo sarituak zeintzuk izango ziren. Jarraian jasotako lanak eta bozkaketa faseko puntuaketa ikus daiteke:

Bankuaren lapurreta - 2 bozka

Haurraren jaiotza - 3 bozka

Opor partekatuak - 17 bozka

Ihesaldia - 13 bozka

Iluntasuna piztu - 3 bozka

Saridunen argazkiak

100€tan baloratutako bi sari banatu genituen bozka gehien jaso zuten bi lanen artean.