2021eko bazkidetza kanpaina abiatu du Kirikinok, zozketa eta beherapen bereziekin

08.12.2020

Azken urteetan bezala, Kirikino aisialdi taldeak bazkidetza berria plazaratu du urte berriari begira.

Sormen negulekuak iragarri berri dituzte. Hori dela eta oraindik taldeko kideak ez diren horiek neguko egonaldi honetan parte hartzeko asmoa badute eta 2021eko bazkidetza osatzen badute datorren abenduaren 27a baino lehen, bazkide beherapena jasoko dute 2020ko negulekuetan.

Elikadura ildoa berraktibatze bidean, zozketa bat jarri dugu abian, urtarrilaren 1a baino lehen bazkidetzen diren guztien artean. Errigorako saski bat izango da zozketagai, hain zuzen.

Bazkidetzari buruzko informazio gehiago eta bazkidetzeko aukera aurkituko dituzu hemen klik eginez. Zalantzak, 688 72 66 65 zenbakian argituko dira.