Urteari itxiera emango dio Kirikinok Sormen negulekuen bidez, aurten naturan

07.12.2020

Sormen negulekuen hirugarren edizioarekin itxiko du urtea Kirikinok. Aurtengo berrikuntza, ekimena naturan izango dela, datozen abenduaren 28, 29 eta 30 egunetan zehar

Berrikuntza dakarte negulekuen hirugarren edizioak, aurtengo egoerara egokiturik eta Kirikinoren proiektuko beste ildo bati lotura emanez, ingurune naturalean gauzatuko du ekimena.

Hezitzaile taldeak, hiru eguneko ekimena naturara hurbiltzea jarri du aurtengo helburu gisa. Izan ere, esperimentazioaren bidezko ikaskuntzarako esparru ezin hobea da natura.

Abenduaren 28tik 30era bitartean garatuko dira "sormen negulekuak" egitasmoa. Ohiko ordutegia izango dute, 10:00etan hasi eta 13:30etan amaituko da hezitzaileen esku hartzea, aisialdi taldearen baratzean burutuko delarik. 

Indarrean dauden osasun neurriak zainduko dira egitasmoan zehar, horretarako, talde txikiak eta plaza mugatuak izango dira, besteak beste.

Izen-ematea, prezioa eta aisialdi taldera bazkidetzeko epea zabalik da

Parte hartzeko, izen-ematea ezinbesteakoa izango da. Horretarako, mezu bat bidali beharko da izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora. Gauzak hala, 2008 - 2016 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute.

Ohikoan bezala, bazkideek abantaila izango dute parte hartzeko, izan ere, 30 euro ordaindu beharko dituzte. Aldiz, Kirikinoko bazkideak ez direnak, 35 euro. Bazkidetzeko kanpaina ireki berri du Kirikinok, hemen eskura dezakezu informazio gehiago.

Aurretiko zerbitzua behar duten horiek, 688 72 66 65 zenbakian jaso ahal izango dute informazio gehiago.