Ikasturteari hasiera emango diogu irailaren 25ean

20.09.2022

Ikasturteari hasiera emtako jarduera ugari prestatu ditugu igande honetarako, egitarau oparoa osatuz. Basoako rokodromoaren aurkezpe ekitaldia egingo dugu besteak beste.

Zianotipia tailerra egingo dugu goizean

Zianotipia errebelatzeko teknika analogikoaren inguruko ikastaroa eskainiko da igande goizean Basoan eta Kirikinoren baratzean. Kontaktu bidez irudiak erreblatu edo sortzeko teknikaren ingurukoa izango da ikastaroa.

Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean burutuko da tailerra eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da izenemateakirikino@gmail.com helbidean. Ikastaroagatik 10€ ordaindu beharko dira.

Basoa espazioko rokodromoa eraberritu dute hainbat kidek udan zehar. Honen aurkezpena eta eskalada jolasak egingo ditutzte 17:00etatik aurrera, merendolaz lagunduta. Ondoren, umorezko saioa eskainiko dute "viernes de RISAka" ikuskizunarekin egitarau itxiz. Ekimen hau, Laudioko instituta eta Kirikino aisialid taldeko kideen artean antolatu dugu.

Egitasmoaren kartela