[#KiriKlik] Ekaineko argazki erronka

26.05.2020

Erronka berria proposatu du Kirikinok ekainean zehar egiteko "egiozu klik! ekainari, kalean zein naturan!" lemapean argazkiak jasoko dituzte. 

Erronkaren helburua etxealdia arintzen doala, naturan eta kalean egoteko tarteetan, jolasean nahiz paseoan, argazkia ateratzea izango da. Adin tarte guztietara zabalik dagoen ekimena dela azpimarratu dute Kirikino taldeko kideek.

Erronkako baldintzak

Ekainaren 1ean abiatuko da erronka eta hilabeteko 14. egunean bukatuko da argazkiak bidaltzeko epea. izenemateakirikino@gmail.com eposta eta 688726665 zenbakira bialdi ahal izango dira lanak, baita ere hemen klik eginez inprimakia beteaz jasoko ditugu irudiak.

Lanak sare sozialen bidez elkarbanatu daitezke parte hartzeko. Horretarako, #KiriKlik traola erabili beharko da eta Kirikino aipatu.

Ekainaren 15etik 21era bitartean, bozkaketa fasea abiatuko da webgune honetan eta bozka gehien jaso dituen argazkiak jasoko du saria.

Bi maila eta bi sari

Argazkiak herriko kalean modalitateko garaileak "sormena erregai, bizipoza nonahi" poltsoa jasoko du. Aldiz, bigarren modalitatean, argazkiak naturan izenekoan, Kirikinoren ortuko produktu ekologikoekin osatutako saskia jasoko du.

Sarituak, datorren ekainaren 22ko egurediko 12:00etan izango dira iragarriak kirikinotaldea.eus atarian.