[ZOZKETA] Azaroaren 29ko bertso saiorako sarrera hirukoitza

23.11.2019

Laudioko Udaleko Euskara Arloa bertso saioa prestatu du datorren azaroaren 29rako. Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Igor Elortza eta Aitor Sarriegi izango dira bertsolari gonbidatuak eta Izar Mendiguren izango da gai-jartzailea. Saioa 19:00etatik aurrera izango da, Lamuzako Kasinoan.

Kirikino Atseden Taldeak sarrera hirukoitz baten zozketa egingo du azaroaren 27an. Parte hartzeko aukera gongo da azaroaren 26ra arte eta sarrerak jasoko dituen pertsonaren izena 27ko arratsaldeko 17:00etan emango da aditzera.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.