Zianotipia tailerra, apirilak 25 Kirikinoren baratzean

09.04.2021

Zianotipia tailerra antolatu du Kirikinoren baratzeko lantaldeak "landare truke azoka" egitasmoaren baitan, apirilak 25. Kamerarik gabe eta kontaktu bidez irudiak osatzeko prozesu alternatiboa da zianotipia.

Tailerrak azalpenen atala eta atal praktikoa izango ditu, marrazketaren kontzeptu batzuk hartuko dira zianotipia bidez irudiak sortzeko, besteak beste.

Prozesua era arin batean azalduta ikus dezakezu osatu dugun hurrengo bideoan:

Ikastaroa 10:00etan hasiko da eta 14:00ak bitarte iraungo du. Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da, horretarako, izenemateakirikino@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko da. 

Tailerra adin guztietako pertsonei zuzendurik dago eta plazak mugatuak izango dira. Parte hartzeagatik 10€ ordaindu beharko dira.