Zabalik da udazkeneko Kirkinoko Tertangako egonaldiko izen ematea

10.10.2026

Azaroaren 14 eta 15eko asteburuan izango da ikasturteko lehenbiziko egonaldia, aurten aldaketa ezberdinekin, euskarazko aisialdi hezitzailea sustatzeko asmoz

Kirikinotik ikasturtean zehar hainbat asteburu pasa antolatu ohi ditugu. Hauen xedea, haurrek, asteburuko euskarazko aisialdi eskaintzaz gozatzea da, auzolana, talde lana, natura, hezkidetza eta zaintza bezalako balioetan oinarrituz.

Udazkeneko Tertangako egonaldia

Azaroaren 14 eta 15 egunen bitartean Tertangako aterpetxean eta herrian burutuko da egitasmoa. 2020-2014 urteen artean jaiotako haurrei zuzendutako eskaintza da. Ekintza eta jolas ezberdinak egongo dira asteburu osoan zehar, sukaldatu zein inguruneak ezagutzeaz harago.

Prezioa eta izen ematea
Barnetegiagatik, Kirikinoko bazkideak 70€ eta Kirikinoko bazkideak ez direnak 85€ko ekarpena egin beharko dute. Dagoeneko zabalik da izena emateko epea eta plazak bete arte edo azaroaren 8ra bitartean egongo da zabailk. Plaza mugatuak izango dira eta izenemateakirikino@gmail.com helbidearen bidez izena eman daiteke. Zalantzak 688 726 665 zenbakian argituko dira (14:00-18:00). Familia bilera egingo da txangora joan aurreko astean, azaroaren 9ko arratsaldean Basoa gunean.