Urriaren 22 eta 23an sukaldeko eta baratzeko tailerrekin betea dator

13.10.2022

Lepo dator urriaren bigarren hamabostaldiko lehen asteburua, larunbatean sukaldaritza tailerra Aretako kultur etexan eta igande arratsaldean, baratze tailerra Kirikinoren baratzean.

Baratze tailerra eta sukaldaritza tailerra antolatu ditugu Kirikinoko kideok datorren urriaren 22 eta 23rako.

Sukaldaritza tailerra larunbatean

Aretako kultur etxean izango du leku ikasturte honetako lehenbiziko sukaldaritza tailerrak. Udazkeneko produktuekin sukaldatu ondoren, parte hartu duten kide guztiek prestatutakoa bazkalduko dute. 12:00etan hasiko da ikastaroa eta 15:00etan amaituko da leku berdinean. Parte hartzeko izenemateakirikino@gmail.com helbidean eman beharko da izena urriak 21 baino lehen. Partaide bakoitzak 11€ ordaindu beharko ditu Kirikinoko bazkidea bada, bestela 13€ izan beharko dute. Saioa LHko haurrentzat dago zuzendua.

Baratze tailerra igande arratsaldean

Kirikinoren baratzean izango da zita, arratsaldeko 17:00etan. Sasoiko barazkiak jaso, uzta berria prestatu (lurra landu eta landatu) askaria eta jolas ekologikoen eskutik egongo da lagundurik saioa. Tailerra era bat doan izango da eta adin guztietako gendearentzako dago zuzendua. Parte artzaileen estimazioa egin ahal izateko, 688726665 zenbakira idaztea eskertuko genuke parte hartzeko asmoa baldin baduzu.

*Kirikinoren baratzea Laudioko udal ortuetan dago kokaturik, Ellakuri auzoan hain zuzen.

Sukaldaritza eta baratze tailer gehiago izango dira hiruhulabete honetan zehar