Urpeko ontzia botila batean egiteko esperimentua

15.05.2020

Esperimentu honen bidez ikusiko dugu zelan urpeko ontziek uretan gora eta behera egin dezaketeen. 

MATERIALA

  • Botila bat 
  • 3 puxika 
  • Tuerka bat 
  • Ura 

PRESTAKETA

  1. Lehenengo, ur botila urez beteko dugu goraino. 
  2. Gero, hiru puxikak elkartu eta puzten dugun aldea tuerkan sartuko dugu, hiru puxtukien hiru muturrak torlojuaren barruan sartuta egon arte. 
  3. Uretan sartuko dugu gure urpeko ontzia eta botila itxi. Botilan presioa egingo dugu, eta ontzia behera jaitsiko da, eta, askatuz gero, aldiz, gora egingo du. 

Baina zergatik gertatzen da hau?

Presioa egiten dugunean ura puxiken barruan sartzen da, eta gehiago pisatzen duenez hondoratzen da, eta, askatzen dugunean ura kanporatzen da, berriro ere puxika goraino igoz. 

Beraz, ikusi dugunez, benetako urpeko ontziek espazio bat dute airez beterik dagoena, eta itsasoaren behe aldera jaitsi nahi izatekotan, aire hori askatzen dute eta urez betetzen da. Berriro ere gora egin nahi izatekotan, ura apurka apurka botatzen dute espazio hori airez bete arte. 

Bukatzeko, saiatu botila gehiago edo gutxiago sakatzen, urpeko ontzia astiroago edo azkarrago joan dadin. Kanpotik ere apaindu dezakezue zuen esperimentua, gometxekin eta baita uretan kolorante edota purpurina bota ere.

Podcasta entzun

*Audioa ez da halabeharrez deskargatu behar, sarean entzun daiteke.