Udazkeneko egonaldia egingo dugu Tertangako aterpetxean, urriaren 14tik 16ra bitartean

21.09.2022

Tertangako egonaldi itxiarekin emango diote Kirikinoko kideek hasiera Udazkenari. Jolasteko eta gozatzeko hamaika aukerarekin.

Urriaren 14tik 16ra bitartean Tertangako etxean burutuko da egitasmoa, 2008-2013 urteen artean jaiotako haurrentzat. Proposamenaren baitan garraioa, otorduak, aterpea eta zaintza barne sartzen dira. Askotariko jolasak izango ditu izpide hiru egun eta 2 gauko egitasmo itxiak, partaideen arteko elkarlana sustatuz.

Prezioari dagokionez, bazkideak 80€ ordaindu beharko dituzte, aldiz, ez-bazkideak 90€ren truke gozatu ahal izango dute egonaldiaz.

Egonaldiko izen ematea
Egonaldiak plaza mugatuak izango ditu eta egitasmoan parte hartu ahalizateko, urriaren 10a baino lehen eman beharko da izena izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora idatzita.Zalantzak argitzeko 688 72 66 65 zenbakia egongo da erabilgarri aste egunetan zehar hemendik eta izen ematea ixten den arte.