Udazkeneko egonaldia antolatu du Kirikinok Tertangako etxean

15.09.2019
Kirikino Atseden Taldearen irudia
Kirikino Atseden Taldearen irudia

Datorren azaroaren lehenengo hiru egunetarako, azaroaren 1, 2 eta 3 an zehazki, antolatu du Kirikino Atseden Taldeak Udazkeneko Tertangako egonaldia. 2006 - 2014 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute egitasmoan.

Hiru egun hauetan irteeran izango diren Kirikinoko hezitzaileek egitarau oparoa antolatu dute parte hartzaileentzat. Jarduera guztiak euskaraz gauzatuko dira eta sukaldaritza, ginkanak, jolas kooperatiboak edota inguruaren ezagutza ez dira faltako asteburuan.

Izen ematea eta ordainketa

Ekintzan izena eman ahal izateko azkeneko eguna, urriaren 21a izango da, eta egitasmoan parte hartzeko interesa duten pertsonek izenemateakirikino@gmail.com helbidera idatzi beharko dute. Hemen klik eginez ere izena eman ahal izango da.

Zalantzetarako, 688726665 zenbakira deituz argitu ahal izango dira.

Irteeraren kostuari dagokionez, Kirikino Atseden Taldearen eta bere proiektuaren bazkideek 55€ ordaindu beharko dituzte parte hartzaile bakoitzagatik. Bazkideak ez direnak, ordea, 60€ ordaindu beharko dituzte parte hartzaile bakoitzagatik. 

Bazkide egiteko aukera dago oraindik, hemen klik eginda.