Udazkenaren fruitu ditugu kalabazak, besteak beste

13.10.2022

Izen zientifikoa: Cucurbita

Familia: Cucurbitaceae

Igokaria den landare hau urteko edozein unetan hazi eta jaso dezakegu, neguan zein udan. Mineral eta bitamina asko dituen barazkia da eta azala zaintzeko eta gaixotasunak ekiditeko baliogarria da. Gau beltzean zein urtean zehar sukaldeko errezetetan protagonista izan ohi da kalabaza, purean, dilistetan eta txitxirio zein bizkotxoetan.