Udaberriaren etorrerarekin batera, udaberrilekuak datoz

21.03.2019
Kirikino Atseden Taldearen irudia
Kirikino Atseden Taldearen irudia

Apirilaren 23tik 26ra bitartean, udaberriko egonaldia burutuko du Kirikino Atseden Taldeak, Lauioko Kultura etxean eskaintzen dituen espazio ezberdinak baliatuz, elikadura, natura, sormena, autonomia, elkarlana eta euskara landuko dute besteak beste bertaratuko diren haurrak.

Goizeko 9:30etan abiatuta, 13:30ak arte iraungo du Kirikinoko hezitzaileen esku-hartzeak.

Izena emateko azken eguna, apirilaren 14a izango da, aldiz, apirilaren 17an gurasoei zuzendutako bilera burutuko da Laudioko kultura etxean, 17:00etan.

Izen ematea

Kirikinoko bazkideek, 25€ ordaindu beharko dituzte, bazkideak ez direnak ordea, 30€ ordaindu beharko dituzte.

izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikoan, Laudioko kultura etxean zein Kirikino taldearen web atarian izena ematko aukera izango da, hemen klik eginez. Zalantzak ordea 688726665 telefono zenbakian erantzunak izango dira.