Udaberriarekin batera itzuli dira baratze tailerrak Kirikinoren baratzera

08.04.2024

Itzuli da udaberria gure ingurura, loratzen ari den bitartean, Kirikinoren baratzea ez da atzean geratzen ari eta horretarako, baratze tailerra antolatu dugu igandean, apirilak 14, 11:00etan. Kirikinoren baratzeko atetik izango da sarrera. Adin guztietako jendearentzako tailerrak dira, baratzeaz ikasi eta elikadura burujabetzan urratsak emateko plan ezin hobea da.