Txokolate turroia egiteko errezeta

29.12.2020

Neguko solstizioaren testuinguruan, sukaldean egiteko hamaika plater eta postre aurki daitezke, tartean, klasiko bat: txokolate eta fruitu lehor turroia

Osagaiak

  • 300 gr txokolate

  • 100 ml esnegain

  • 50 gr intxaur txikitu (bestelako fruitu lehorrak ere erabili daitezke)

Prozedura

  1. 100 gr txokolate urtu lapiko batean.

  2. Urtuta dagoenean turroia egingo dugun ontzian txokolate geruza fin bat botako dugu; ontziko hormetatik ere. Hozkailuan sartuko dugu.

  3. Bitartean, intxaur zatiak eta esnegaina nahastuko ditugu lapikoan eta gainontzeko txokolatea zati txikie- tan gehituko dugu.

  4. Dena urtuta eta nahastuta dagoenean ontzian botako dugu eta hozkailuan utzi hurrengo egunera arte.

(*) Errezeta proposamenik bauduzu, bidali ezazu proposamenak@kirikinotaldea.eus helbide elektronikora eta argitaratuko dugu.