Sukaldaritza hizpide Zubiko etxean

15.03.2019

Kirikino Atseden Taldearen irudia
Kirikino Atseden Taldearen irudia

Kirikino proiektu berrituak ekintza andana dakar, tartean, elikadura proiektuaren baitan, sukaldaritza tailerra egingo dute martxoaren 30ean, larunbata izanik.

11:30etan ekingo diote partaideek sukaldatzeari Zubiko etxean, sukaldatuko denaren menua unean bertan jakingo dute parte-hartzaileek. Jarduera ezberdinen bitartez, suskaldatzeko errezeta ezberdinak landuko dira tailerrean zehar, baita bazkaldu eta jolastu ere. Ekintza hasitako leku berean bukatuko da, 16:00etan.

Nola eman izena

6€ko prezioa izango du ekintza honek atseden taldearen bazkideentzat, aldiz, bazkide ez direnentzat, 8€ko prezioa izango du.

izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikoan, Laudioko kultura etxean zein Kirikino taldearen web atarian izena ematekoaukera izango da. Zalantzak ordea 688726665 telefono zenbakian erantzunak izango dira.