Sasoiko lehen baratze tailerra egingo dugu igande goizean, adin guztietara irekirik

24.05.2022

Sasoiko lehenbiziko baratze tailerra egingo du Kirikinok udara begira baratzea prestatzen hasteko. Adin guztietara irekirik egongo da igande goizeko egitasmoa, Laudioko Ellakuriko baratzetan.

Lurra landu, landatu eta uzta jaso zein banatu izango dira besteak beste tailerreko zeregin nagusiak. Pikoteoa ere egongo da. Jarduera era bat doakoa izango da eta adin guztietara zuzendurik dago. Zalantzarik baduzu edo izena eman nahi baduzu, izenemateakirikino@gmail.com helbidera idatzi edo 688726665 zebakira dei dezakezu.