Porru quichea egiteko errezeta

08.01.2021

Neguko solstizioaren testuinguruan, sukaldatzeko amaika aukera, tartean, sasoikioak ditugun porruekin eta beste osagai batzuekin quichea egin dezakegu, barazkiak jateko beste era bat alegia

Osagaiak

  • 4 porru

  • Txanpinoiak

  • Hostorea (hojaldrea)

  • 200ml esnegaina

  • 4 arrautza 

Prozedura

  1. Porruak garbitu, zatitu eta egosi 15 minutuz.

  2. Bitartean, txanpinoiak frijitu zartaginean.

  3. Esnegaina eta arrautzak irabiagailuarekin nahastu eta gatza eta piperbeltza gehitu.

  4. Porruak egosita eta txikituta, txanpinoiak frijituta eta esnegaina eta arrautzak nahastuta osagai guztiak elkartu.

  5. Hostorea labean sartzeko ontzi batean jarri eta nahasketa bota.

  6. Labean sartu 30 minutuz 190 gardutan.