Pizza, etxean egindako orearekin

14.03.2020

PIZZAREN OREA EGITEKO OSAGAIAK

  • 400gr irin
  • 200ml ur
  • 2 koilarakada olio
  • Gatz apur bat

PIZZAREN OREA EGITEKO PROZEDURA

  1. Ontzi batean, irina bota, eta sumendi baten antzera, zuloa egin behar zaio erdian. 
  2. Ondoren, zulo horretara gatza, ura eta olioa bota, eta eskuekin oratu behar da, nahasketa orea uniforme eta ez itsaskor bihurtu arte.
  3. Orearekin lanean hasi baino lehen, bere horretan utzi behar da minutu batzuez. 
  4. Behin denbora hori igarota, mahai gaina irinez hautseztatu eta orea arrabolaz zabaldu behar da, orea findu arte.
  5. Norberaren gustuko osagaiak gehituta, labeko erretiluan jarri aurretik, labeko papera jartzea ezinbestekoa da.
  6. Azkenik, labea aurrez 180 gradutara berotu, 15 minutuz bertan sartu eta jateko prest izango da pizza.