Pinaburu klimatologikoa

24.10.2020

Pinaburu garaian omen gaude. Pinaburu batekin eguraldia iragar daiteke? nola? Jarraian azalduko dizugu nola

Beharrezko materiala

  • 3 edo 4 pinaburu 

  • Ura

  • Ontzi bat

Urratsez urrats

  1. Ontzia urez beteko dugu

  2. Jaso ditugun pinaburuak sartuko ditugu barruan

  3. Zerbait aldatu da pinaburuen kanpoko itxuran? 

Zergatik gertatzen da hau?

Ziur asko, jaso dugun pinaburua zabalik zegoen eta urarekin kontaktuan jarriko dugunean ixten joango dela. Pinaburuek barrualdean haziak dituzte, eta hauek babesteko, hezetasuna dagoenean edo euria egiten duenean itxi egiten dira.
Beraz, leihoan jar dezakegu, eta egun bakoitzean egingo deun hezetasun maila jakin dezakegu pinaburua begiratuta.