Pastak egiteko errezeta

13.05.2020

Errezeta gozo-zale berria prestatu dugu, pastak egiteko errezeta, ohikoan bezala, idatziz eta audio bidez azaldu dugu.

OSAGAIAK

  • 200ml esnegain
  • 200g gurin
  • 80ml ekilore olioa
  • 200g azukre
  • 4 gorringo
  • 500g irin
  • Royal

PRESTAKETA

  1. Atera gurina hozkailutik ordu bat lehenago biguin egon dadin.
  2. Nahastu gurina, esnegaina, olioa, azukrea eta gorringoak irabiagailu batekin.
  3. Gehitu irina eta royala goilaratxo batekin eta ongi nahastu.
  4. Mahuka baten laguntzaz labeko erretiluan formatu pastak eta labean sartu 5 minutuz 180º-ra

Entzun podcasta hemen

*Audioa ez da halabeharrez deskargatu behar, sarean entzun daiteke.