Otsailaren etorrerarekin batera, ortua atontzeko auzolana egingo dute

28.01.2020
Otsailaren 9an auzolana egingo dute Kirikinoren baratza atontzeko. kirikinotaldea.eus atariko irudia.
Otsailaren 9an auzolana egingo dute Kirikinoren baratza atontzeko. kirikinotaldea.eus atariko irudia.

2020an aurrenekoz zabalduko ditu ateak Kirikinoren ortuak ateak datorren otsailaren 9an, igandea izanik auzolana egingo dute.

11:00etan emango zaio hasiera hitzorduari. Ortuak dituen behar nagusiei erantzuteazgain, neguak emandakoak ikusteko aukera izango dute parte hartzaileek auzolanaren bitartean.

Auzolana ez ezik, hamaiketakoa ere antolatuko dute Kirikinoko hezitzaileek parte hartzaileek indarrak berreskuratu ditzaten.

Izena emateko izenemateakirikino@gmail.com helbidera mezu bat edo hemen klik eginda eman daiteke, zalantzak ordea, betiko moduan, 688726665 zenbakian izango dira argituak.