Orozkoko jaietako haurren egunean jolaserako aukera anitzak

10.09.2019

Orozkoko jaietako haurren egunerako jarduera ezberdinak antolatu zituen Kirikino Atseden Talde laudioarrak. 

Puzgarri ezberdinak, tailerrak eta gune ezberdinak izan ziren herri bizkaitarreko frontoi eta inguruetan goiz zein arratsaldez. Arratsaldean, aldiz, ur-jolasez osaturiko ginkana batez gozatu zuten haurren bazkarira gerturatutako haurrek.