Okondoko Aretxarroko kobak ezagutzen · Aiaraldea ezagutzeko txangoak

21.03.2021

Okondoko Ugalde auzunetik abiatzen da Aretxarro inguruetan kokaturik dauden kobetarako txangoa, familian edota lagunartean egiteko plan aproposa

Ibilbideko lehen urratsak, Okondoko Ugalde auzoan dira, bertatik egiten baita basora sarrera. Basoko ibilbidea zuhaitz artean da, eta aldapa txiki ezberdinak ditu. Bidean aurrera jarraitzeko itoak edo harri multzoak daude. 

 Ibilbideak guztira 4,2Km -ko luzera du eta 138m -ko aldaera dago bide osoan zehar. Txango hau 5 urtetik gorakoek egiteko modukoa da. Beharrezko materialen artean, ura eta arropa erosoari, esku-argia gehitu beharra dago. Koba errekara heldu aurretik dago, sarrera ez da oso handia.

IBILBIDEAREN BIDEOA

IBILBIDEAREN ARGAZKIAK

IBILBIDEAREN MAPA (deskargatzeko)

Jarraian dagoen botoiaren bidez deskargatu daitekeen mapa, GPS aplikazioen bidez erabili beharko da. Ikutu irudian handiago ikusteko.