Nola sortzen dira kobazuloetko estalaktitak?
Estalaktitak nola sortzen diren ikusteko eta jakiteko esperimentua eta azalpena prestau ditugu, orain zure txanda da, esperimentua egitekoa eta zure estalaktita nola sortzen den ikustekoa
Beharrezko materiala
Bi edalontzi
Platertxo bat
Kotoizko haria
Klip pare bat
Ura
Gatza
Urratsez urrats
Ur beroa eta gatza nahastuko ditugu.
Bi edalontziak nahasketarekin beteko ditugu.
Kotoizko hariaren mutur bakoitzean klip bat lotuko dugu.
Hariaren mutur bakoitza edalontzietan sartu.
Egun batzuk itxaron.
Zergatik gertatzen da?
Ura gatzarekin nahastuta harian zehar mugituko da, eta erdigunera heltzen denean tantak erortzen hasiko dira, ura lurrunduko da, gatzak kristaltxoa txikiak sortuko ditu, apurka-apurka estalaktitak sortuz. Prozesu hau motela da, eta egun batzuk iraun dezake. Kobazuloetan gatz mineralak sartzen dira zulotik eta prozesu honek milaka urte iraun dezake.