Neguko solstizioa ospatzeko plan aparta prestatu dute Basoan
10.12.2024
Igande goizean, laugarren aldiz ospatuko dute Basoa espazioan neguko solstizioaren ongi etorri jaia
Abendauren 15eko goiza aukeratu dute Kirikino, Berbalagun eta Laudio Institutuko kideek neguari ongietorria egiteko, horretarako eskaintza zabala prestatuz Laudioko Basoa espazioan. 11:00etatik aurrera zabalik egongo da Basoa gunea eta 11:30etan hasiko da egitaraua, froga jolasa eginez. Ikazkinaren etorrera, txokolate beroa eta Ane Gebara ipuin kontalaria egongo dira ondoren. 13:00etan ordea, ekitaldia berotuko da, sua piztuko baita solstizioari ongi etorri ekitaldia burutzeko.
Egitarauaren kartela