Maskara koloretsuak

18.03.2020

Egunari kolore biziz ekiteko ideia bat prestatu dugu, jakin nahi? Maskara koloretsu bat egitea proposatzen dizugu, hurrengo irudian adibide bat prestatu dugu.

Maskara koloretsuaren adibide bat azaltzen da Kirikino taldearen irudian.
Maskara koloretsuaren adibide bat azaltzen da Kirikino taldearen irudian.

MATERIALA

  • Koloreetako kartulina
  • Koloreetako paperak
  • Gometsak
  • Errotulki edo margoak
  • Goma elastikoa
  • Kola (edo zeloa) eta artaziak

JARRAIBIDEAK

  1. Lehenik eta behin, oinarria egiteko erabiliko dugun kartulinari, nahi dugun forma emango diogu. Horren gainean itsatsiko ditugu geroago apaingarriak. (Begietako zuloak egin ahal dizkiogu urrats hoentan).
  2. Koloreetako paperekin nahi ditugun erako apaingarriak egingo ditugu (guk koloreetako paperak erabili ditugu, zuek nahi edo dituzuen beste material batzuk erabili ditzakezue).
  3. Apaingarriak nahieran moztu dugun kartulinan itsatiko ditugu. Koloreztatu dezakegu kola lehortzen den bitartean.
  4. Alboetan bi zulotxo egingo diziogu, belarritik gertuen dagoen kartulinaren aldean eta goma zati batekin gure burura eusteko bi korapilotxo egingo dizkiogu kartulinari.
  5. Azkenik, prest izango dugu gure maskara!