Maiatzaren 23an -igandean- egingo dituzte baratzeko ate irekiak

22.05.2021

Udara begira jarri da Kirikinoren baratzeko lantaldea, hori dela eta, baratzeko taldea osatu, indartu eta proiektua sozializatzeko ate irekiak egingo dituzte igande goizean.

Ate irekiak beste era batera planteatu nahi izan ditu baratzeko lantaldeak, arte eta jolasen bitartez Kirikinoren baratzea ezagutzeko aukera egongo da bisita gidatua egin bitartean.

12:00etan elkartuko da taldea Ugarteko plazan eta bertatik baratzerainoko bidea ibilian egingo dute partaideek. Baratzean sartutakoan hasiko da bisita gidatua.

Jardunaldiaren xedea, baratze bat izan nahi baina baliabiderik edo denbora gehiegirik ez duen eta baratzeaz ikasi eta gozatu nahi duen adin guztietako jendea Kirikinoren baratzera hurbiltzea izango da.

Parte hartzeko, hurrengo inprimakia betetzea beharrezkoa da haur eta helduen izenekin: