Magdalenen errezeta
14.03.2020
OSAGAIAK
- 3 arrautza
- 75g azukrea
- 75g irina
- Legami kafe koilarakada bat
- 75g olio fina
- Limoia edo txokolatea aukeran
PRESTAKETA
![Kirikino Atseden Taldearen irudia.](https://ef961cc7b7.clvaw-cdnwnd.com/7ca88672c943e609fe325be6eebbbb3f/200000725-c0664c0667/WhatsApp%20Image%202019-12-09%20at%2023.37.25.jpeg?ph=ef961cc7b7)
Kirikino Atseden Taldearen irudia.
- Arrautzak eta azukrea irabiagailuarekin harrotu itzazu.
- Nahastura horri, irabiagailuaren laguntzaz, irina eta legamia nahastu.
- Azkenik olio fina gehitu, hau ere irabiagailuarekin harrotu beharko duzu.
- Magdalena kapsula, erdia baino gehiago bete, azukre pixka bat bota gainean (edo limoi birrindu zein txokolatezko pipitak gehitu ahal dizkiozu)
- Labea aldez aurretik berotzen jarrita, sartu ezazu kapsuletan jarritako oreak labean. 12 minutuz, 180 gradutan.
- 12 minutu pasatuta, atera itzazu magdalenak labetik, hotzizten utzi eta jateko prest izango dituzu. On egin!
![Kirikino Atseden Taldearen irudia.](https://ef961cc7b7.clvaw-cdnwnd.com/7ca88672c943e609fe325be6eebbbb3f/200000726-a4feda4fef/WhatsApp%20Image%202019-12-09%20at%2023.37.25%20%281%29.jpeg?ph=ef961cc7b7)
Kirikino Atseden Taldearen irudia.