Laburmetraien rally lehiaketa, ostegunetik larunbatera

21.09.2022

Laburmetraien rally lehiaketa antolatu dugu Kirikinoko kideok, Laudioko euskararen asteburuaren bueltan. Adin guztietara irekitako proposamena da, irailaren 22tik 24ra bitartean gauzatzekoa. 

Gehienez 3 minutuko iraupeneko bideo bat egitean datza, taldean edo banaka, eta hizkuntza edukirik izatekotan, euskarazkoak izan beharko dute.

Parte hartzeko aukera irailaren 22an, 688726665 zenbakian irekiko da eta larunbatean, irailak 24, 12:00etan itxiko da. Jarraian, bideoen proiekzioak burutuko dira Laudioko Aldai plazan eta bertaratutakoen bozkarekin, sari banaketa egingo da. Bi sari egongo dira, bakoitza 100€tan baloratuta dago.