KOPLA LEHIAKETA | Oles oles amalurra esna zaitez!

21.01.2022

Otsailaren 4ko ospakizuenn bueltan -santa ageda bespera- Kirikinoko kideek kopla lehikatea antolatu dute, sormena, euskara eta natura uztartu nahian. Otsailaren 3a arte egongo da parte hartzeko aukera.

Proposamena sinplea da berez:
Irrien lagunek egindako kantuari beste kopla bat gehitu beharra dago, sormenari eraginez, azpian klik eginez deskarga daitekeen fitxan dauden lerroak betez.

Kopla osatuta, lagun, familia eta lurra astintzeko makilak inguruan, zuen burua grabatu beharko duzue eta 688 726 665 telefono zenbakira bidali grabatutako bideoa.

Jasotako bideo guztien artean Zuhaitza liburu-dendan 30€ko opari txartela zozketatuko dugu. Bideoak bidaltzeko azken eguna, otsailaren 3a izango da.

Proposamena azaldu dugu txisten honetan

Osatu beharreko koplaren zatia, fitxa formatuan

Egitarau zabala osatialren 4rako, basoa esnatzeko modukoa
Otsailaren 2an, 17:30etan, Isasi auzoko Basoan santa ageda besperako kantuak prestatzeko kedada egongo da.

Otsailaren 4an aldiz, 17:30etan Isasi auzoko Isasi auzotik hasita, basoa kantuz esnatzeko ekitaldia egongo da. Ondoren askaria eskainiko dute auzokideek Ugarteko tabernetan zehar, Izar Mendiguren eta Asier Rubio bertsolarien doinuez lagunduta.

Jardueran parte hartzeko izena eman behar da, hurrengo botoian:

Egitarau osoa