Kirikinoren udako argazki lehiaketa

15.07.2019

Udako argazki lehiaketa antolatu du Kirikino Atseden Taldeak, bi kategoria eta sari izango ditu lehiaketak

Irailaren 8ra arte luzatuko da argazki lehiaketa eta bi kategoria egongo dira, sari banarekin:

Jolasean kategorian sartuko diren irudiak jolasa agertu beharko dute. Maila honetako irabazleak, taldeko baratzeko produktuekin osatutako otare ekologiko bat jasoko du. Bigarren kategoria oporrak izendatu dute. Honetan, irudiek jolasa erakusten ez duten bestelako argazki guztiak sartuko dira. Maila honetan ere, irabazleak Kirikinoko baratzeko produktuekin osatutako otare ekologiko bat jasoko du irailaren 13an.

Parte hartzeko

Irudiak sare sozialetara igota eta "#KiriKlik" traola erabilita izango da lehen bidea. Bigarrenik, 688726665 zenbakira bidaltzeko aukera egongo da, azkenik, izenemateakirikino@gmail.com helbidera bidali ahal izango dira.

Lanak bidaltzeko azken eguna, esan bezala, irailaren 8a izango da, eta 13an jakingo dira zeintzuk diren irabazleak.