Kirikinoren eskolaz-kanpokoak: ikasturte osorako aisialdi eskaintza

10.09.2021

Kirikinok ikasturte honetarako eskolaz-kanpokoen eskaintza sendotze bidean, ikasturte osorako 4 jarduera proposatzen ditu, elikadura, sorkuntza, kirola eta jolas librea uztartuz. Hauez gain, ohiko jarduerekin ere jarraituko dugu.

Eskolaz-kanpokoen eskaintza:

  • BASOAN JOLASEAN
    Naturarekin dugun harremana sendotzea helburu, basoak jolasteko eskaintzen dizkigun aukerak urtaroz-urtaro probestuko ditugu jarduera honetan. 
    Adina: 5 urtetik aurrerako haurrentzat
    Eguna eta ordutegia: asteazkenero 15:00 - 16:00 
    Lekua: Ugarte auzoko Kirikinok erabiltzen duen basoa
    Prezioa: 24€ bazkideak / 30€ ez-bazkideak

  • ARTE SORKUNTZA
    Arte eta sorkuntza modalitate ezberdinak ezagutu eta praktikatzeko aukera eskaintzen du hala nola: zurgintza, buztingintza, gorputz-adierazpena edota serigrafia, besteak beste.
    Adina: lehen hezkuntzako haurrak
    Eguna eta ordutegia: hilabetean larunbat bat, 11:00 -13:00
    Lekua: Aretako kultura etxean
    Prezioa: 18€ bazkideak / 25€ ez-bazkideak hilabetean
    *Laudio erdigunetik Aretara trenez joateko aukera egongo da parte hartzaileek hala behar badute

  • SUKALDARITZA eta BARATZEA
    Sasoiko uzta gertutik jarraituz hornituko diren sukaldaritz saioak izango dira. Sukaldean eta sukaldetik kanpo sukaldatuko dugu. Dastatu nahi?
    Adina: lehen hezkuntzako haurrak
    Eguna eta ordutegia: hilabetean larunbat bat, 12:00 -15:00
    Lekua: Aretako kultura etxean
    Prezioa: 19€ bazkideak / 25€ ez-bazkideak hilabetean
    *Laudio erdigunetik Aretara trenez joateko aukera egongo da parte hartzaileek hala behar badute

  • PATINAJEA
    Patinatzen ikasi eta praktikatzeko aukera aparta, jolas ezberdinen bidez eskainiko da jarduera.
    Adina: lehen hezkuntzako haurrak
    Eguna eta ordutegia: asteazkenero 17:00 - 18:00
    Lekua: Ugarte auzoko Kirikinok erabiltzen duen basoaren ondoko esplanadan
    Prezioa: 24€ bazkideak / 30€ ez-bazkideak hilabetean

Zalantzak argitzeko, 688 72 66 65 telefono zenbakira dei daiteke edo izenemateakirikino@gmail.com helbidera idatzi daiteke.