Kirikinoko proeiktu berritua

13.03.2019
Kirikino Atseden Taldearen irudia
Kirikino Atseden Taldearen irudia

1984. urtean sortutako atseden talde Laudioarrak, aurten 2019an 35 urte betetzen dituen honetan proiektua berritu dute, orain arte egindako ibilbide oparoarekin jarraitzeko asmotan.

Proeiktuak bi lan ildo nagusitan banatuko da, elikadura eta ikuskizunetan. Ildo hauek garatzeko bi astean behin egingo dituzte hauekin zerikusia duten ekintza ezberdinak.

Elikadura, jaten duguna garelako

Ekoiztu, sukaldatu eta jan.

Ekoiztu

Kirikino Atseden Taldearen irudia
Kirikino Atseden Taldearen irudia

168 metro karratuko espazio bat eskuratu du atseden taldeak, bertan taldearen baratzea eraikitze lanean dabiltza astero hamaika bolonsres.  Laudioko Ugarte auzoa du kokagune proiektu berrituaren habiak, nora hilabetero eskualdeko hamaika haur eta gazterekin irteerak egingo diren behin edo birritan.

Sukaldatu eta jan

Baratzetik pasa ostean sukaldatzea egokitzen da, eta horretarako hilero burutuko dira jardunaldi ezberdinak sukaldea izpide izanik, haur eta gazteek errezeta ezberdinak gauzatuko dituzte, ostean ekintzako parte-hartzaile guztiek prestatutako platerak jateko asmoarekin. Goizetik abiatuta, bazkalostera arte luzatuko dira sukaldaritza tailerrak.

Ikuskizunak, ikusten duguna garelako

Hiru ataletan sailkatuko da ikuskizunen hildoa, Paradisu zinema, antzerkigintza eta irratigintza.

Paradisu zinema, hilabeteroko maiztasunarekin, igandeetan gauzatuko da. Ildo honen zati hau Laudioko kultura etxeko areto batean burutuko da. Parte-hartzaileek proiekzioa bukatutakoan, postontzi baten bitartez, hurrengo filma zein izango den aukeratzeko aukera izango dute.

Antzerkigintzan ordea, adar ezberdinak jorratuko dira, itzal-antzerkigintza, ipuin-kontaketak eta bestelako ikuskizunak landuz.

Irratigintzari dagokionez, Uhinak irratiarekn elkarlanean, ekintza berrien berri, egindakoen balorazioak, umorea eta musika uztartuko dituen irratsaioak emitituko ditu atseden taldeak Uhinak irratiko uhinetatik, bazkideak hizlari izanik.

Kirikikinoko bazkideak

Ekintza hauetan bi parte-hartzaile mota egongo dira, Kirikinoko bazkideak eta bazkideak ez diren horiek.

Bazkide izateko, hurrengo pausuak jarraitu behar dira:

izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikoan, Laudioko kultura etxean edo web atari honen bitartez, hemen klik eginez, asteden taldeko bazkide izateko lehen urratsa beteta izango duzu. Azkenik, 10€ko kuotaren ordainketa burutuz gero eskatzailea Kirikinoko bazkidea izango da (kuota urte osorako izango da baliogarria).

Zalantzak ordea 688726665 telefono zenbakian erantzunak izango dira.

Bazkide izatearen abantailak:

- Ekintzetan deskontuak eta izena emateko lehentasuna

- Urtero opari bat

- Bazkideentzako zuzendutako ekinza bereziak

- Zozketak