Kirikino irratiak urte bat beteko du uhinetan

24.10.2020

Kirikino irratiaren lehen urteurrena ospatuko dugu azaroaren 1ean, irrati proiketuaren lehen uhinak sareratu genituen egun berean. Jaia antolatu dugu egun horrterako: kirikino & lagunak irratsaio berezia.

Azaroaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan emitituko da zuzenean webgune honetatik irratiaren lehen urteurrenean girotutako irratsaioa. Gonbidatu bereziak egongo dira arratsalde osoan zehar, musikarik ez da faltako eta zuzenekoak ere izango dira igande arratsaldea girotzeko.

Irratsaio parte hartzailea osatzea da asmoa, horretarako, edozien proposamen iadoki daiteke 688726665 zenbakira idatziz edo deituz.

Astean zehar iragarriko dira elkarrizketatuen eta zuzenekoen inguruko xehetasun gehiago.