Kalean da Kirikinoko apirileko agenda
16.04.2026
Ekitaldiz betea dator apirila Kirikinon, baratze tailerra, danborrada, puzgarri, jolasak eta sukaldaritza tailerra besteak beste izango dira datozen asteetan
Apirileko Kirikinoko agenda:
- Baratze tailerra
Apirilaren 19an, igandea, 11:00etatik aurrera Kirikinoren baratzean izango da. Adin guztietara bideratutako ekintza izango da eta udaberriko baratzea ardatz izango du, besteak beste. Hamaiketakoa ere eskainiko da. - Laudioko haurren danborrada
Apirilaren 24 arratsaldean, 16:30ak aldera Laudioko haurren danborradaren ondoren danborradako eskulan tailerrak eta jolas ezberdinak izango dira, Laudio ikastolaren eskutik herriko plazan. Euriaren kasuan Aldai plazara lekualdatuko da ekimena. - Txokogorri herriko tabernaren 40. urteurren jaia
Apirilaren 25 goizean Amurrioko herriko tabernaren 40. urteurrena dela eta puzgarria eta haurrentzako jolas ezberdinak jarriko dira herriko tabernaren kalean. Egun osoko egitaraua osatu dute. - Sukaldaritza tailerra
Apirilaren 30ean, osteguna, 17:00ak aldera, Laudioko Basoa gunean sukaldaritza tailerra antolatu du Kirikinok. Gailetak egitea da tailerraren xedea, edozein pertsona hurbildu daiteke. Gailetek txokolatea eta druitu lehorrak izango dituzte.
