Jolas eta jostailuak aukeratzeko irizpide eta gomendioak jasotzen dituen gida osatu dugu

17.12.2020

Gabonetako testuingurua baliatuta, joslas eta jostailuak aukeratzeko irizpide eta gomendioen gida osatu dugu Kirikinotik 

Familia askorentzako lagungarria izango delakoan, jostailu ez-sexisten inguruan girotu dugu lau orrialdeko gida laburra. 

Jolasek ez dute sexurik. Pertsonak sexuka bereiztea erabaki kulturala da. Jolas sexistak egungo jendartearen isla dira, hain zuzen ere, gizonezkoak-maskulino eta emakumezkoak-femenino bezala antolatzen duen jendartearen ispilu. Sexuaren arabera, neska eta mutilei rol batzuk esleitzen zaizkie, zelako jostailuekin jolastu behar duten definituz.

Zalantza eta ekarpenetarako lekua

Ekarpenak edo zalantzak gustu handiz erantzun eta argitzen saiatuko dira hezitzaile taldeko kideak 688 72 66 65 zenbakian edo izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikoan. 

Ekarpenak gida osatzen jarraitzeko izango dira erabiliak.