Izotz pistara txangoa eginez ekingo diogu 2023ari

12.12.2022

Urtarrilaren 2an burutuko du Kirikino Atseden Taldeak urteko lehenbiziko jarduera, izotz pistara irteera eginez

Bilbon gauzatuko da jarduera eta 2008 eta 2017 urteen artean jaiotako pertsonek parte hartu ahal izango dute, horretarako Zubiko etxean elkartuko dira arratsaldeko 15:30etan. Irteera arratsaldeko 19:00ak aldera bukatuko da Laudion abiatutako leku berdinean.

Bilboko izotz pistan gauzatuko da ekintzaren alderik mamaitsuena, horretarako, trena izango da txangorako garraioa. Ez da beharrezkoa izango patinak eramatea, pistaren sarreraren barruan datozelako. Izotz pistak 800 metro karratuko azalera du eta honen erdia estalia da, gainera, bertako izotza ekologikoa da.

Izen ematea eta prezioa

Izena emateko izenemateakirikino@gmail.com helbidera idaztzi beharko da edo hemen klik eginez izena emateko aukera egongo da. Plaza kopurua mugatua izango da eta izena emateko azken eguna, abenduaren 26a izango da. Hemen klik eginda inprimakia ere bete ahal izango duzu

Prezioa ordea, bazkideentzako 10€koa izango da eta Kirikinoren proiektuko bazkideak ez diren pertsona horientzat 15€ko prezioa izango du.

Irteeraren xehetasunak abenduaren 21ean gauzatuko den bileran izango dira zehaztuak, 18:00etan Laudioko plazako erabilera anitzeko aretoan, data hori baino arinago zalanztak erantzuteko, 688726665 zenbakiaren bidez egin ahal izango dira.

Egitasmoaren kartela