Izotz pistara txangoa eginez agurtuko du urtea Kirikinok
Abenduaren 30ean izotz pistara txangoa eginez itxiko du Kirikinok urtea. Gasteizko izotz pistara izango da aurtengo txangoa
Abenduaren 30ean izango da txangoa. Goiz bazkaldu beharko dute parte hartzaileak, izan ere, 15:00etan batuko dira denak Laudio instutuko autobus geltokian, Gasteizera abiatzeko. Bidaia, lineako autobusean burutuko da eta Gasteizko Florida parkeko izotz pistan patinatuko dute parte hartzaileek.
Hitzordura, motxilan besteak beste eraman beharko dituztenak, askaria eta eskularruak izango dira. Merienda ondoren berriz, Gasteizko parke batzuetan jolas eta dinamika desberdinez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnak.
Itzulera, autobusez izango da baita ere, eta familiekin 19:50etan batuko dira haurrak Laudio institutuko autobus geltokian.
Izen ematea eta prezioa
Kirikinoko bazkideak diren horiek, 10€ ordaindu beharko dituzte txangoagatik, bazkideak ez diren horiek aldiz, 15€. Izena emateko azken eguna, abenduaren 27a izango da eta txangoak plaza mugatuak izango ditu. Izena emateko, mezu bat bidali beharko da izenemateakirikino@gmail.com helbidera eta zalantza guztiak 68872665 zenbakian argituak izango dira.
Egitasmoaren kartela