Izotz pistara jauzi eginez ekingo dio Kirikinok 2020ari

26.11.2019
Bilboko izotz pista. Bilbao.eus -en irudia.
Bilboko izotz pista. Bilbao.eus -en irudia.

Urtarrilaren 3an burutuko du Kirikino Atseden Taldeak urteko lehenbiziko jarduera, izotz pistara irteera eginez.

Bilbon garatuko da ekintza hau. 2007 eta 2015 urteen artean jaiotako pertsonek parte hartu ahal izango dute, horretarako Zubiko etxean elkartuko dira arratsaldeko 16:30etan. Irteera arratsaldeko 20:30ak aldera bukatuko da laudioko tren geltokian.

Ez da beharrezkoa izango patinak eramatea, pistaren sarreraren barruan datozelako.

Izotz pistak 800 metro karratuko azalera du eta honen erdia estalia da, gainera, bertako izotza ekologikoa da.

Izen ematea eta prezioa

Izena emateko bi bide egongo dira. Alde batetik izenemateakirikino@gmail.com helbidera idaztea edo bestetik, hemen klik eginez ere izena eman ahal izango da.

Prezioa ordea, bazkideentzako 10€koa izango da eta Kirikinoren proiektuko bazkideak ez diren pertsona horientzat 15€ko prezioa izango du.

Plaza kopurua mugatua izango da eta izena emateko azken eguna, abenduaren 22a izango da. 

Irteeraren xehetasunak abenduaren 26an gauzatuko den bileran izango dira zehaztuak, data hori baino arinago zalanztak erantzuteko, 688726665 zenbakia dago.