Itxialdiko erronka, baietz egin!

28.03.2020

Itxialdia bukatutakoan jai baten bidez emango diote amaiera erronkari. Kirikino Atseden Taldearen irudia.
Itxialdia bukatutakoan jai baten bidez emango diote amaiera erronkari. Kirikino Atseden Taldearen irudia.

Berrogehialdia arintzeko asmoz, erronka batean parte hartzera gonbidatu nahi zaituzte Kirikinoko hezitzaile taldeak 

Itxialdiak iraun bitartean, etxeko hazi bat hartu eta ereiteko proposamena luzatu nahi du Kirikinok, horrela, berrogehialdia bukatutakoan, taldeak Laudioko Ellakuri auzoan duen ortuan denak elkarrekin landatzeko jai bat antolatuko du.

Egin beharrekoa ondorengoa da; dilista, indaba, txitxirio edo bestelako barazki batetatik hartutako hazi bat, pipier edo tomateak adibidez, ereitean datza erronka. Horretarako lur pizka bat beharko duzue eta ontzi txiki bat, adibidez, jogurt baten edukiontzia. Bertan lurrarekin ondo estali beharko duzue hazia.

Kirikinok antolatuko duen jaiaren inguruan aurrerago izango duzue berri, baina bien bitartean, landarea zaindu beharko duzue, horretarako haziaren lurra lehor dagoenean ura bota beharko diozue.

Etxean lurrik ez baduzue, lasai, berdin berdin parte hartu dezakezue. Lurra beharrean, kotoia erabiliz.

Behin hau eginda, parte hartzeko mezu bat idatzi beharko duzue 688726665 zenbakira, erronkan parte hartzen ari zaretela adierazteko. Erronkaren amaiera, jaia ospatuko dugun egunean izango du leku eta itxialdia behin bukatuta izango duzue egun honen berri.

Azkenik, parte hartzeko adinik ez dagoela gogorarazi nahi dugu, beraz, haur, gazte eta helduek parte hartu dezakete ekimenean. Gogoratu hazia ureztatzeaz!