Imitazio erronka aurkeztu du Kirikinok

04.05.2020

Imitazio erronka jarri du abian Kirikinok maiatzerako. Erronkaren xehetasunak eta epeak zein bestelako informazioak azaldu dituzte hurrengo lerroetan.

Erronkak proposamen bat luzatzen du; koadro, eskultura, filmeetako edota liburetako pertsonaiak... edo bestelakoak imitatzekoa hain zuzen ere.

Irudimena lagun, hauek imitatzeko hamaika era, argazki bidez, marrazki bidez, edo bestelako euskarrietan egongo da aukera erronkara aurkezteko.

Erronkaren baldintzak 

Maiatzaren 4tik - 24ra bitartean bidali ahal izango dira lanak, 688726665 zenbakira edo artikulu honen amaieran aurkituko duzun inprimakiaren bidez. Maiatzaren 25etik, 30era bitartean, gogoko obrak bozkatzeko aukera egongo da atari honen bidez.

Maiatzaren 31an ordea, iragarriko dira pertsona saridunak. Kirikinoren ohilezko poltsoak izango dira erronkako sariak. Edozein adineko pertsonek parte hartu ahal izango du egitasmoan.

ZURE OBRA BIDALTZEKO GALDETEGIA