Hostoen kolore aldaketa udazkenean, zergatik?

06.11.2020

Beharrezko materiala

  • Hosto berde eta horia
  • Zaurietan botatzeko alkohola
  • Tapa duten bi pote
  • Sukaldeko papera
  • Txikitzeko mortailua

Urratsez urrats

  1. Hosto berdeak txikitu eta alkohol pixka bat botako diogu
  2. Nahasketa tapa duen potean gorde
  3. Hosto horiekin prozedura berdina egingo dugu
  4. Ordu batzuk itxaron
  5. Sukaldeko paperarekin tirak egingo ditugu eta ontzi berde eta horian bakoitzean paper zati bana sartuko dugu
  6. Gau osoan zehar itxaron

Baina zergatik gertatzen da hau?

Hostoek fotosintesiaren bidez, hau da, eguzkitik hartzen duten energia haien elikagai bihurtzen dute. Eguzki-argi eta lurretik hartzen dituzten ura eta gatz-mineralei esker, klorofila ere sortzen dute, horregatik hostoak berde koloretakoak jartzen dute. Beraz, ikus dezakegu hosto berdea klorofilaz beterik dagoela, baina marroiak dagoeneko ez dauka klorofilarik, udazkenean eguzkiak ez diolako hainbeste argirik eman, eta beraz, horregatik bihurtu da marroi kolorekoa, eta zuhaitzetatik erori egin da, indarrik gabe geratu delako.