Hezkuntza plazarara: abenduak 1 mobilizazio eguna

30.11.2020

Bihar -abenduak 1- mobilizazio koloretsuak iragarri dituzte Hego Euskal Herrian "Hezkuntza Plazara" agirian adierazitako gutxienekoak aldarrikatzeko, besteak beste. 

Laudion eta Amurrion elkarretaratzeak egingo dituzte tokiko hezkuntza komunitateko kideek deituta 18:00etan herriko plazetan.

Iragan azaroaren 6an Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabakao hezkuntza-komunitate ezberdinek, zein, ikastetxe publiko, herri eskola txiki nahiz ikastoletako kide norbanakoek sustatuta, "Hezkuntza Plazara" agiria kaleratu zuten.

Agirian, egungo larrialdiei erantzuteko gutxieneko aldarrikapenak jaso dituzte, arrakalak gainditzeko baliabideak jartzea, "behar gehien duten kolektibo eta ikastetxeetatik hasita", besteak beste.

Hemen irakur dezakezu manifestua euskaraz, gaztelaniaz edota zure atxikimendua adierazi.


* Informazo hau Argia.eus webgunetaik eta "Hezkuntza Plazara" manifestutik ekarri ditugu Creative Commons lizentziari esker.